Botere publikoek diseinatzen eta inplementatzen dituzten politiken edukiek eta prozesuek baldintzatzen dute ingurua. Berebiziko egunerokotasuna du gainera gaiak egungo testuinguru bihurrian. Zer egin dezakete herritarrek? Noraino ulertzen ditugu politikok? Blog honek politiken ulermen eta neurri apalagoan, berauen definizioan lagundu nahi du herritarrengandik gertuenekoa den esparruan: esparru lokalean
kooperatibizazioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
kooperatibizazioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2012(e)ko irailaren 17(a), astelehena
Zerbitzu publikoetan klausula sozialak ez dira nahikoa
Etiketak:
klausula sozialak,
kooperatibizazioa,
lan hitzarmenak,
mutualizazioa,
outsourcing,
politikak,
prezioa,
pribatizazioa,
udal zerbitzuak,
zerbitzu lokalak,
zerbitzu publikoak
2012(e)ko ekainaren 4(a), astelehena
Zerbitzu publikoak: pribatizazioaren aurrean zer? (IV)
Aurreko postean aipatzeko geratu zitzaigun hainbat zerbitzu publikoren kooperatibizazioaren gaineko aipamena. Honako hauek aztertuko ditugu oraingoan: kultura, enplegua, ur hornidura, kirola, ingurumena eta energia.Enplegua: Oro har zerbitzu honen gestioa eta bitartekoak arlo publikoan geratu ohi dira. Dena dela, berauentzako aholkularitza lana, proiektuen gestioa eta abar mutualiza daitezke, batez ere langile kooperatiben bidez, erabiltzaile kooperatibez baino hobeto
- Segurtasuna: Segurtasuna asko kanporatu bada ere, mutualizazioa auzoen segurtasunari lotu izan zaio batez ere. Normalean auzo elkarteek edo segurtasuna bera baino helburu zabalagoak dituzten elkarteek hartu izan dute zeregin hau beren gain modu mutualizatuan.
- Ur hornidura: Diru inbertsio handiak, azpiegitura handiak eta amortizazio epe luzeak izaten dituzten zerbitzua dira. Berez ur banaketaz arduratzen diren konpainiek barne pizgarri gutxi izaten dute, eta kanpokoak ere ez dira oso ugariak izaten. Europa mendebaldean diru eta azpiegitura publikoen mugimendu handia eduki ohi dute, eta korporazio handien esku egoten da zerbitzu hauek ematea. Esperientzia kooperatibistarik apenas dago. Baina azpiegitura gutxi edo nahikoa ez den inbertsioa dagoen lekuetan koopertibizaziorako baldintza objektiboak egon badaude, Europa ekialdean esate baterako.
- Kultura: Normalean gestio publikoaren bidez aurrera eraman den zerbitzu bat izan da, gero eta pisu handiagoa hartu duena gainera. Zerbitzu hartzaileen interesa handia izan den lekuetan erabiltzaileen esperientzia kooperatiboak sortu izan dira, baita zerbitzuaren beraren gestioari dagokionean ere. Langileen kooperatibak ere sortu izan dira know-howak garrantzia duen lekuetan.
- Kirola: Zerbitzu honetarako bitarteko publikoak oso gora-beheratsuak izaten dira, eta horrek eragotzi egiten ditu koopertibizatze prozesuak. Administrazioen borondate falta honen ondorioz, borondatez egiten den lanak garrantzia handia du, eta zerbitzu ematea honela gauzatzen da kooperatiben bidez bainoago. Bitarteko publikoak egonkortzen diren neurrian esperientzia kooperatiboak zabalduko dira.
- Ingurumena: Arlo honetan bi behar nagusi ari dira sortzen udalen mailan:
- Ingurumen ezagutza handitzea azterketak, tresnak, uharka ekologikoa eta abar zabalduz jendartean.
- Gero eta handiagoa den hondakinen gestioa.Honela, arlo honetan zabor bilketa eta zabortegien gestioa dira kooperatibizazio ikuspegitik interesgarriak. Baina ez da erraza kooperatibizatzen, momentuz erabiltzaileak ez baitaude interesatuta gestio horretan.
- Energia: Gero eta sentsibilitate handiagoa egoteak gai honetan gizartean, udalak inplikatzea ekarri du. Baina ez da udalek modu nabarian gestiona dezaketen zerbitzu bat, eta bere jarduna energia aurrezte politikak martxan jartzera bideratu ahal izan da bakarrik. Salbuespen modura gainbeheran dauden lekuetan, urrundutako lekuetan, energia azpiegiturak sortzeko kooperatibizazio esperientzia sortu izan dira.
2012(e)ko maiatzaren 29(a), asteartea
Zerbitzu publikoak: pribatizazioaren aurrean zer? (III)
Orain hurrengoan argitaratutako postean mutualizazio esperientziez jardungo genuela esan genuen, eta horretan hasiko gara.
Zein sektoretan gauzatu dira mutualizazio esperientziak?
Ekai Centerren honako sektore hauen mutualizazioaren berri dugu:
Zein sektoretan gauzatu dira mutualizazio esperientziak?
Ekai Centerren honako sektore hauen mutualizazioaren berri dugu:
- Gizarte laguntza
- Osasuna
- Hezkuntza
- Segurtasuna
- Turismoa
- Garraio zerbitzuak
- Enplegu zerbitzuak
- Ur hornidura
- Ingurumena
- Energia
Baina gehiago ere badira noski.
Gizarte laguntza
Gizarte laguntza forma berriak agertu dira azken hamarkada hauetan, eta horrez gain, bizi itxaropena luzatzeak eta familia eredua aldatzeak gizarte laguntza behar berriak ekarri ditu. Sektore hau externalizazio kopuru handienetakoa duena da bai, baina baita gehien kooperatibizatu denetakoa ere.
Hezkuntza
Europar hezkuntza sistemak kontzertuak ezartzen ditu sare publikokoak ez diren hezkuntza erakundeekin. Honela ba, kooperatibizazio aukera asko agertzen dira, bai erabiltzaileen kooperatibak sortuz, bai langileenak edo bien arteko figurak erabiliz. Haur hezkuntzan daude esperientzia gehien Europan, eta Estatu batetik bestera dauden lege eta antolaketa ezberdintasunek berebiziko antolaketa aniztasuna ekarri baldin badute ere, hezkuntzaren unibertsalizazioan ekarpen handia izan dira kooperatiba hauek.
Turismoa
Kooperatibizazioa normalean kultura eta turismo azpiegituren gestioan gertatu da. Zerbitzuon erabiltzaileek harreman jarraiturik ez dutenez zerbitzuarekin ez dira kooperatibizatzen normalean, eta horregatik erabiltzaile kooperatibak baino hornitzaileenak izaten dira. Bestalde publiko-pribatu kolaborazio esperientziak zabaltzen ari dira turismo arloan.
Garraio zerbitzuak
Kasu honetan azpiegiturak egitea baino, zerbitzuen gestioa izan da kooperatibizatu dena, lanaren kooperatibizazioaren bidetik batez ere. Beharrezko jotzen diren azpiegituren finantzazioa izaten da eragileen kezka nagusienetakoa. Honekin batera kooperatibek behar besteko errentagarritasuna edukitzea ere kezka iturri izan ohi da, batez ere aktibitatea mantentzeko adinako inbertsioak egiteko adinakoa den ala ez.
Hurrengo postean enplegua, segurtasuna, ur hornidura, kultura, kirola, ingurumena eta energiaren kooperatibizazioaz jardungo dugu.
Etiketak:
garraioa,
gizarte laguntza,
hezkuntza,
kooperatibizazioa,
mutualizazioa,
pribatizazioa,
turismoa,
udal zerbitzuak,
zerbitzu publikoak
2012(e)ko maiatzaren 19(a), larunbata
Zerbitzu publikoak: pribatizazioaren aurrean zer? (II)
Aurreko postean tokiko zerbitzu publikoen mutualizaziorako aukerak eta bideak zeintzuk ziren aztertzekotan geratu ginen. Horri ekingo diogu beraz post honetan.
Kooperatibizatzeko moduak
Kooperatibizatzeko moduak
- Kooperatibizatze osoa: Zerbitzuaren gestioa kooperatibei edo ekonomia sozialeko entitateei transmititzea
- Kooperatibizatze partziala: kontsortzio publiko-pribatu baten bidez, edo administrazioa bera parte izanez zerbitzua gestionatzen duen entitate kooperatiboan.
Kooperatibizazio partzialaren aukerari erreparatuko diogu une batez. Formula hauek, batez ere kolaborazio publiko-pribatuarenek, aukera ematen diete kooperatibei inbertsio behar handiak dituzten zerbitzuetan sartzeko (argindar hornidura, ur hornidura eta abar esate baterako). Gainerakoan kooperatibek zailtasunak izaten baitituzte honelakoetara beren zeregina bideratzeko kapitala eskuratzeko dituzten oztopoak medio.
Honela ba, administrazioaren esku hartzea zertan gauzatuko litzateke, eta zertarako izango litzateke? Zenbait aukera daude:
- Arrisku kapitala ekarriko lukeen inbertsore modura
- Laguntza eta ezagutza teknikoa ekarriko lukeen entitate modura
- Zerbitzu hauen interes publikoaren bermatzaile modura
Kanporatutako zerbitzuak kooperatibizatzeko faktore nagusiak
Hainbat egoerek edo gora-beherek lagundu dezakete zerbitzu publikoen kooperatibizazioan:
- Toki entitateen egoera finantziaroaren gaineko kezkek
- Herri hazietan inbertsio behar handiek
- Inguruko herrietan antzeko esperientziak egoteak
- Kalitatea hobetzeko eta parte hartzea sustatzeko politikak martxan edukitzeak
Kooperatibizatzearen abantailak
- Transkazio gastuak murriztu egiten dira modu nabarmenean
- Entitate mutualistek malgutasun handia erakusten dute egoera ezberdinetan
- Baliabide propioak garatzeko gaitasun handia izaten dute
- Berrikuntzarako gaitasun handia izaten dute
- Erabiltzaileekiko lotura
- Zerbitzuaren eta beronen beharren ezagutza handia
- Ehundura sozialean izan ohi duten sustraitzea
Kooperatibizatze estrategiak
Zerbitzu publikoak kooperatibizatzerakoan hainbat bide erabil daitezke, egoeraren arabera. Honela gestioa pribatizatuta daukaten zerbitzuek akziodunez gain erabiltzaileak eta langileak sar ditzakete titularitatean. Hau kooperatibizate partziala izango litzateke. Aldiz, kooperatibizazio osorako aukera ere badago zuzenean ezaugarri formal hauek diten entitate bati emanaz kontratazio publiko bidez gestioa. Horretarako klausula sozialen aukera dago.
Hurrengo postetan ere gai honekin jarraituko dugu, sektorekako esperientzien berri emanaz, eta kontratazio publikoan duen eraginaz.
Etiketak:
garraioa,
gizarte laguntza,
hezkuntza,
kooperatibizazioa,
mutualizazioa,
pribatizazioa,
titularitatea,
turismoa,
udal zerbitzuak,
zerbitzu publikoak
2012(e)ko maiatzaren 4(a), ostirala
Zerbitzu publikoak: pribatizazioaren aurrean zer? (I)
Honako post honekin gai berri bati ekin diogu blog honetan, eta hainbat eta hainbat udal ordezkarik egiten duten galdera bat jarriko dugu mahai gainean: zerbitzu publikoak enpresa pribatuen esku uzteak ba al du alternatibarik?
Noski, alternatiba zerbitzu horiek udal administrazioak bere langile eta bitartekoen bidez ematea izango da, baina zenbait kasutan hori ez da posible, zerbitzuak ez duelako behar besteko entitaterik edo aurreikusten den arriskua asumitzeko gaitasunik ez dutelako udalek. Bestalde arrazoi ideologikoak ere topa ditzakegu, batez ere zerbitzuak zuzenean administrazio publikoak ematea txarretsi egiten duten joerena, efizientziaren eta gastuaren aldetik hainbat arrazoi ematen dituztenena.
Zerbitzua zuzenean administrazio publikoak emateak alde onak eta alde txarrak baditu zalantzarik gabe. Baina zerbitzuaren prestazioa pribatizatzeak udal baten ikuspegi pragmatikoenetik bere alde onak eduki baditzake ere (zerbitzuaren bideragarritasuna finkatu artean arriskurik ez hartzea, kostuak murriztea...), alderdi txarrak ere baditu. Azken hauen aipamen laburra egingo dugu:
Noski, alternatiba zerbitzu horiek udal administrazioak bere langile eta bitartekoen bidez ematea izango da, baina zenbait kasutan hori ez da posible, zerbitzuak ez duelako behar besteko entitaterik edo aurreikusten den arriskua asumitzeko gaitasunik ez dutelako udalek. Bestalde arrazoi ideologikoak ere topa ditzakegu, batez ere zerbitzuak zuzenean administrazio publikoak ematea txarretsi egiten duten joerena, efizientziaren eta gastuaren aldetik hainbat arrazoi ematen dituztenena.
Zerbitzua zuzenean administrazio publikoak emateak alde onak eta alde txarrak baditu zalantzarik gabe. Baina zerbitzuaren prestazioa pribatizatzeak udal baten ikuspegi pragmatikoenetik bere alde onak eduki baditzake ere (zerbitzuaren bideragarritasuna finkatu artean arriskurik ez hartzea, kostuak murriztea...), alderdi txarrak ere baditu. Azken hauen aipamen laburra egingo dugu:
- Kostu murrizketaren aldetik begiratuta, prestazioa ematen duen enpresak etekinak izango baditu normalena izango da bi alderditatik egitea murrizketak:
- Prestazioa ematen duten langileen lan-baldintzetatik
- Zerbitzuaren bera emateko behar den bitartekoetatik
- Murrizketok zerbitzuaren kalitatearengan eragin nabarmena izan dezakete
- Urrundu egiten da erabiltzaile eta zerbitzuaren azken erantzule den udalaren arteko harremana, tartean beste entitate bat sartzen baita, kontratua eskuratu duen enpresa. Honela erabiltzailearentzat ez da argia zeini dagokion erantzunak ematea eta arazoen konponbideak topatzea.
- Bestalde, eta kontrata horrek enpresari ematen dizkion irabaziak ez dira zertan udalerrian edo beronen eskualdean berrinbertituko, askotan kanpoko enpresak izaten baitira eta bere akziodunen artean banatzeko izaten baitira.
Zerbitzuak mutualizatzearen aukera
Gestio publikoa eta gestio pribatuaren arteko dialektika gainditzeko zerbitzuen mutualizazioa bera aukera modura har daiteke. Ez da tarteko bide bat, edo behintza ez da derrigorra hala ulertzea nahiz eta mutualizazio kasu batzutan hala ikus daitekeen. Gestio publikoarengandik askoz gertuago dago, eta gainera zenbait kasutan zerbitzu publikoaren beraren helburuekin bat egiteko tresna interesgarriagoa izan daiteke.
Honez gain garapen lokalari ondo asko lotzen zaion aukera modura ere agertzen da zerbitzu publikoen mutualizazioa, izan ere tokiko enpresa ekimenak izan ohi baitira ekimen mutualista hauek, tokiari oso lotuak.
Honi gehitzen zaio gestio publikoaren eta pribatuaren onurak bere baitan biltzen dituela, besteak beste honakoak:
- Inplikazioa, bi zentzutan:
- Langileak baldin badira mutualizatutakoak:
- Beraiek erabakitzen dutelako lan-baldintzen inguruan, eta horretarako balizko irabaziak konprometitu ditzakete
- Langileek beraiek dute interesa zerbitzua bera kalitatez ematen, enpresaren jabe diren neurrian beraien intereseko baita kontratuak jarraitzea
- Lanarekiko lotura handiagoa izan ohi da kooperatibizatutako zerbitzuetan
- Zerbitzu emailea (udal administrazioa) eta erabiltzaileak mutualizatzeak zerbitzuaren kalitatearekiko eta kultura parte hartzaileagoarekiko konpromisoa adierazten duelako
- Zerbitzuan inertitutakoa eskualdean geratuko da, bi arrazoirengatik:
- Oinarri kooperatiboko enpresen sustraiak oso lokalal izan ohi direlako
- Irabaziak lurraldean inbertitzeko konpromisoa eduki ohi dutelako
Mutualizazio politiken orientazioa egitura hauen saretzea erraztera, kontratazio publikoan aintzat hartzera, garapen ekimenak horretara bideratzera, eta ekimenotan partaide izatera bidera daitezke besteak beste.
Amaitzeko...
Gai hau jorratuko dugun hurrengo postetan zerbitzuen mutualizaziorako aukerak eta bideak jorratuko ditugu.
Etiketak:
eraikuntza,
garraioa,
gizarte laguntza,
hezkuntza,
kooperatibizazioa,
mutualizazioa,
pribatizazioa,
titularitatea,
turismoa,
udal zerbitzuak,
zerbitzu publikoak
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)






