parte hartze ekonomikoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
parte hartze ekonomikoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2012(e)ko azaroaren 14(a), asteazkena

Udal politikak eta herrigintza

Oraingoan parte hartzearekin zerikusia duen beste working paper bat aurkeztuko dugu, hain zuzen ere herrigintza elkarteen papaera aztertzen duena. Aldeko zein kontrako faktoreak daude parte hartze prozesu eta estrategietan erakundeok txertatzerakoan, baina gurea bezelako asoziazionismo mugimendu bat parte hartze prozesuetan kanpoan geratzeak ez du izateko arrazoirik. PARTEHARTZEA ETA HERRIGINTZA (Eus) PARTICIPATION AND SOCIAL INVOLVEMENT (Basque) - PARTICIPACIÓN Y DINAMIZA...

2012(e)ko ekainaren 19(a), asteartea

Zerbitzu publikoen pribatizazioa: pribatizazioaren aurrean zer?


Azken lau postetan landu dugun gaiarekin jarraituko dugu gaurkoan. Oraingoan agenteak, iritzi publikoa, kooperatibizazio ekimena eta kooperatiben taldekatzea aztertuko ditugu.

Kooperatibizazio politiken agenteak

Agente ezberdinen bidez jokatu daiteke,
  1. Estrategia Agenteak: Zerbitzuen kooperatibizazioa helburu dutenak
  2. "Diana" Agenteak: Kooperatibizazio politikak eraginkor egiten dutenak
  3. Bigarren mailako Agenteak: Sindikatuak edota expertoak hala nola
  4. Iritzi publikoa: Iritzi publikora iristeko dauden bide ezberdinak, interneta, komunikazio bideak, unibertsitateak etabarren medio.
  5. Organizazio Sozialak: Administrazio publiko eta hiritarren arteko mediadoreak izango dira. Hainbat metodoren bidez hiritarrengana iritsi ahal dira, hauen sensibilitatera eta baita mobilizaziora, horretarako komunikatuak eta sinaduren batzea daude beste batzuren artean.

Iritzi publikoarekiko eragina

Zerbitzu lokalen kooperatibizazio kasuan mezu argi bat komunikatuko da:

"Zerbitzu lokalen mutualizazioa politika onena da efizentzia eta zerbitzuaren kalitatea bateratzeko"

Zerbitzu publikoaren kalitate ona bermatzea, garrantzizko ardura bat da gaur egun. Hiritarraren espektatibak bete behar dira, honek zerbitzu hobeagoa, administrazio gardena eta zerbitzu kostu baxuagoak eskuratuko ditu besteak beste.

Erabiltzaileen Auto-Antolaketa

Zerbitzu prestazioetan baldintza hobeagoak lortzeko asmoarekin.
Batzuetan, antolaketa sozialak oso modu zuzenean eragin dezakete zerbitzuaren hobekuntzan, gestio publikoan eta erabiltzaileen parte hartzean.
Antolaketa sozialak eragin handia daukate botere publikoen erabaki hartzeetan, hortaz mutualizazio edo kooperatibismoaren bultzatzean indarra izango du.


Zerbitzu Lokalen Hornitzaile Kooperatiben Antolaketa

Aurretik aipatutako abantailez gain, badaude zenbait desabantail arlo batzuetan. Hala nola ahalmen finantzarioan, orokorrean edota hezkuntzan.
Hortaz, kooperatiba politikek arretaz begiratuko dute egiturazko déficit hauek.

Honen aurrean konponbide egokiena, Italian sortutako modelo bat omen da, hiru bide egongo dira:
  • Kooperatiba txikien federazioa elkarteekiko
  • Kooperatiba sozialen taldeak
  • Zerbitzu publikoen prestazioak
Modelo honen bidez, ez dira erabiltzaileengan ezta hauen inguru lokaletik urrunduko eta aldi berean dimentsioaren abantailak hartuko dituzte, hots, finantzaketa, kalitatea eta formazioaren hobekuntza hain zuzen.

Kooperatiben Taldeak

  • Zerbitzu kooperatiben elkarteak
  • Antolaketa kooperatiboak edo ekonomia sozialekoak
  • Entitate publikoak









2012(e)ko apirilaren 27(a), ostirala

Udal mailako parte hartzea, pauso herrena

Post honekin parte hartzeari buruz hitz egiten hasiko gara, baina gure asmoa ez da Euskal Herrian parte hartzeari buruzko irakurketa historiko-soziologikoa egitea. Blog honen izateko arrazoiari jarraituaz, parte hartze politkei begira jarriko gara, edo are, politka faltari ere esan daiteke. Izan ere, azken hamarkadetan demokrazia ordezkatzailearen mugen jakitun, demokrazia parte hartzailea eguneroko ogi bihurtu da bere bariante guztiekin, baina benetako politika integralik ez da landu.
Azken urteotan asko hitz egin da parte hartzea areagotzeaz eta herritarrak gehiago inplikatzeaz erabakimen politikoan, baina horrek hala eta guztiz ere ez du lortu herrtar eta botere publikoen arteko distantzia modu nabarmenean murrizterik lortu. Egitura berriak sortu dira, informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzen dira, sare sozialak eta abar, baina esan bezala, politikariek jarraitzen dute herritarren kezka iturri nagusi izaten.
Euskal Herria ez da salbuespen bat, nahiz eta ez daukagun bertoko herritarren kezka izan daitezkeenen zerrenda. Hala eta guztiz ere ukaezina da ahalegin bat egin dela, parte hartze araudiak egin, onartu eta aplikatu baitira zenbait udaletan eta Foru Aldundiren batean ere.
Edonola arau hauek erabakimen formalaren esparruak bere horretan uzten dituzte, ez dituzte ukitzen. Egia da legeek erabakimen esparru hauek bakarrik onartzen dituztela. Baina aldi berean pentsaezina da parte hartzea handitu egiten dela eta bide horretatik, ez behintzat benetako botere emate bat gertatzen ez baldin bada. Arau hauek askotan herritarren ekimen araugilea arautze dute, baina botere publikoaren beraren esku geratze da ez soilik erabakitzea ekimen horren bidez planteatutakoaz, baita eskaria bera onartzen duen ala ez ere.

Bestalde, joera badago parte hartzea botere publikoen eta herritarren arteko harremanetara mugatzekoa. Modu honetan esparru sozio-ekonomikoa arlo poltikotik aldenduta agertzen da, bai behintzat herritarrei dagokien arlo politikotik. Une honetan bizi dugun egoera ekonomikoak berak ere, kontrakoa pentsa arazi bazezakeen, ez du ekarri esparru sozio-ekonomiko hau gardenagoa egiteko eskari errealik. Honi buruz ere jardungo dugu aurrerago.
Beraz hasteko bi ideia nagusi:

  • Parte hartze esperientziak oso murritzak eta oso murriztaileak izan dira une honetara arte, benetako botere banatzerik ez baitu ekarri.
  • Parte hartzearen beraren ikuspegi murritza nagusitu da, herritar indibiduala eta administrazioaren arteko harremanei mugatua. Ez ditu aintzat hartzen gizartearen beste espazio batzuk ekonomiarena adibidez, ezta (behar beste) gizarteak jardun politikorako sortzen dituen herrigintza elkarteak ere.