Botere publikoek diseinatzen eta inplementatzen dituzten politiken edukiek eta prozesuek baldintzatzen dute ingurua. Berebiziko egunerokotasuna du gainera gaiak egungo testuinguru bihurrian. Zer egin dezakete herritarrek? Noraino ulertzen ditugu politikok? Blog honek politiken ulermen eta neurri apalagoan, berauen definizioan lagundu nahi du herritarrengandik gertuenekoa den esparruan: esparru lokalean
onura publikoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
onura publikoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2013(e)ko urtarrilaren 4(a), ostirala
Toki garapena eta azpiegiturak
Ondoko working paper honetan toki azpiegituren ezaugarri eta beharrak, eta beren inplementaziorako irizpide posibleak zeintzuk diren aztertzen dira.
DESARROLLO LOCAL E INFRAESTRUCTURAS (En) LOCAL DEVELOPMENT AND INFRASTRUCTURES (Es) TOKIKO GARAPENA ETA AZP...
Etiketak:
azpiegiturak,
garapena,
hard infraestructures,
onura publikoa,
soft infraestructures,
toki garapena,
zerbitzu publikoak
2012(e)ko azaroaren 14(a), asteazkena
Udal politikak eta herrigintza
Oraingoan parte hartzearekin zerikusia duen beste working paper bat aurkeztuko dugu, hain zuzen ere herrigintza elkarteen papaera aztertzen duena. Aldeko zein kontrako faktoreak daude parte hartze prozesu eta estrategietan erakundeok txertatzerakoan, baina gurea bezelako asoziazionismo mugimendu bat parte hartze prozesuetan kanpoan geratzeak ez du izateko arrazoirik.
PARTEHARTZEA ETA HERRIGINTZA (Eus) PARTICIPATION AND SOCIAL INVOLVEMENT (Basque) - PARTICIPACIÓN Y DINAMIZA...
Etiketak:
gestio publikoa,
herrigintza,
onura publikoa,
parte hartze ekonomikoa,
parte hartzea,
politikak,
zerbitzu publikoak
2012(e)ko urriaren 19(a), ostirala
Udal mailako parte hartzea, gakoak eta norabideak
2012(e)ko urriaren 18(a), osteguna
Politika publikoez udal mailan
"Fundación Democracia y Gobierno Local" Fundazioak udal politikak lehenesteko metodologiaz dihardu ondoko lan honetan
Etiketak:
gestio publikoa,
lehenetsi,
onura publikoa,
politikak,
udal zerbitzuak
2012(e)ko irailaren 14(a), ostirala
Zerbitzuen pribatizazioa gaur, oztopoak eta posibilitateak (I)
Administrazio publikoek, eta tartean udalek, zerbitzu publikoak kanporatzeko joera izan dute azken hamarkadotan. Joera hauek titularitate aldaketa ekarri izan dute zenbaitzuetan, baina orokorrean zeharkako gestiora jo izan da, hau da, kontratazio publikoaren bidez enpresa pribatu baten esku jartzera zerbitzua, baina titularitatea oraindik administrazioak gordez. Hainbat arrazoi erabili izan dira argudio modura:
Baina kontua da zerbitzuaren gestioa kanporatzeak ere hainbat arazo sortzen dituela, besteak beste honakoak:
- Arrazoi finantzarioak: defizit publikoak jasangaitzak izatea, eta zerbitzu publikoak finantza ikuspegitik eraginkorragoak egiteko beharra
- Arrazoi ekonomikoak: uste zabaldua da enpresa pribatuek eraginkortasun handiagoa dutela erakunde publikoek baino. Dena dela, uste horren azpian akats bat ere badago, enpresa pribatuek ere administrazioen akats berberak erakusten baitituzte oligopolio edo lehia murriztuko egoeretan
- Legezko arrazoiak: hasiera batean europar nazioarteko esparrutik etorritako araudiek lehia askeari ematen dioten garrantziak zenbait jarduera publiko esparru publikotik ateratzera behar du. Bestalde horri gehitu behar zaio funtzio publikorako lan eskaintzak 2014ra arte izoztuta egotea
- Arrazoi ideologikoak: korronte ideologiko batzuk sektore publikoak jarduera ekonomikoan aritzearen aurka egon izan dira betitik.
- Gestioaren kontrola urrundu egiten da bi arrazoirengatik
- Administrazioak berak beste erakunde baten gaineko kontrola egiteko ahalegina handitu egin behar duelako
- Zerbitzuaren arduraduna den administrazioa eta zerbitzuaren erabiltzailearen artean maila bat gehiago (zerbitzua gestionatzen duena) ezartzen delako
- Zerbitzua ematerakoan administrazioak duen helburua (onura publikoa) eta enpresa pribatu batek duena (oro har, kapital enpresetan mozkinak maximizatzea) ezberdinak direlako, eta ezberdintasun honek erabakiak eta jarduerak asko baldintzatzen dituelako
- Zerbitzu hartzaileekiko jarrera ere ezberdina da, zeharkako gestioaren kasu batzuetan bezero modura hartzera jotzen baita erabiltzailea, eta horrek urruntze bat ere badakar
- Mozkinak maximizatzeko zeharkako gestioan dabiltzan enpresen logikak zerbitzuaren kalitatearengan edo zerbitzu emaile diren langileen baldintzengan eragin negatiboa izan dezake
- Zerbitzu ematetik datorren aktibitate ekonomikoak sortzen duen irabazia kasu askotan (batez ere kontratazio handiko enpresen kasuan) herritik eta lurraldetik kanpora joaten da enpresaren erroak beste nonbait daudelako
Panorama hau marraztu ondoren, gai hau landuko dugun hurrengo udal politikek arazo hauek apaltzeko edo konpontzeko izan ditzaketen aukerak aztertuko ditugu.
Etiketak:
mozkinak,
onura publikoa,
outsourcing,
politikak,
pribatizazioa,
titularitatea,
udal zerbitzuak,
zerbitzu lokalak,
zerbitzu publikoak
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
