Azken urteotan asko hitz egin da parte hartzea areagotzeaz eta herritarrak gehiago inplikatzeaz erabakimen politikoan, baina horrek hala eta guztiz ere ez du lortu herrtar eta botere publikoen arteko distantzia modu nabarmenean murrizterik lortu. Egitura berriak sortu dira, informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzen dira, sare sozialak eta abar, baina esan bezala, politikariek jarraitzen dute herritarren kezka iturri nagusi izaten.
Euskal Herria ez da salbuespen bat, nahiz eta ez daukagun bertoko herritarren kezka izan daitezkeenen zerrenda. Hala eta guztiz ere ukaezina da ahalegin bat egin dela, parte hartze araudiak egin, onartu eta aplikatu baitira zenbait udaletan eta Foru Aldundiren batean ere.
Edonola arau hauek erabakimen formalaren esparruak bere horretan uzten dituzte, ez dituzte ukitzen. Egia da legeek erabakimen esparru hauek bakarrik onartzen dituztela. Baina aldi berean pentsaezina da parte hartzea handitu egiten dela eta bide horretatik, ez behintzat benetako botere emate bat gertatzen ez baldin bada. Arau hauek askotan herritarren ekimen araugilea arautze dute, baina botere publikoaren beraren esku geratze da ez soilik erabakitzea ekimen horren bidez planteatutakoaz, baita eskaria bera onartzen duen ala ez ere.
Bestalde, joera badago parte hartzea botere publikoen eta herritarren arteko harremanetara mugatzekoa. Modu honetan esparru sozio-ekonomikoa arlo poltikotik aldenduta agertzen da, bai behintzat herritarrei dagokien arlo politikotik. Une honetan bizi dugun egoera ekonomikoak berak ere, kontrakoa pentsa arazi bazezakeen, ez du ekarri esparru sozio-ekonomiko hau gardenagoa egiteko eskari errealik. Honi buruz ere jardungo dugu aurrerago.
Beraz hasteko bi ideia nagusi:
- Parte hartze esperientziak oso murritzak eta oso murriztaileak izan dira une honetara arte, benetako botere banatzerik ez baitu ekarri.
- Parte hartzearen beraren ikuspegi murritza nagusitu da, herritar indibiduala eta administrazioaren arteko harremanei mugatua. Ez ditu aintzat hartzen gizartearen beste espazio batzuk ekonomiarena adibidez, ezta (behar beste) gizarteak jardun politikorako sortzen dituen herrigintza elkarteak ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina