2013(e)ko irailaren 27(a), ostirala

TOKIKO EKONOMI GARAPENA. Nazioarteko Jardunaldi Zientifikoa

2013(e)ko ekainaren 20(a), osteguna

2013(e)ko maiatzaren 3(a), ostirala

EKAI Center DURANGON. TOKI GARAPENA KRISI GARAIAN. Planteamendu bat Durangaldearentzat

TOKI GARAPENA KRISI GARAIAN. Planteamendu bat Durangaldearentzat

2013(e)ko martxoaren 8(a), ostirala

Hizkuntza politikaren beharrak

Hizkuntza politikan aldaketa beharrak gero eta gehiago eta ozenago aipatzen diren garai honetan, working paper honetan gai honi buruzko analisia egin dugu, tartean udal administrazioek egindakoaz eta egin beharrekoaz ere aipamen batzuk egiten dira.

Euskararen inguruko politiken gainean (I): behar orokorrak by EKAI Center

2013(e)ko otsailaren 22(a), ostirala

Udal administrazioen erreformarako legeaz

Pasa den ostiralean aipatu genuen egun horrexetan Madrilgo Gobernuak iragarri berri zuen udal administrazioen erreformarako lege aurreproiektua. Aztertzeko aukera izan dugu, eta ondorengo working paper-ean jasotzen dira ondorioetako batzuk.

TOKI ADMINISTRAZIOEN ERREFORMA ULERGAITZA (Eus) THE SO DIFFICULT TO UNDERSTAND REFORM OF THE LOCAL GOVERNME... by EKAI Center

2013(e)ko otsailaren 15(a), ostirala

Udal administrazioen legea aldaketa bidean

Espainiako Ministroen Batordearen gaurko bileran onartu egin dute udal administrazioen legearen aldaketarako txostena. Hainbat zirriborro egin eta gero, azken informe hau izango da lege proposamenaren oinarri, baina testua bera ez da banatu oraingoz.

Neurri deigarriena badirudi konpetentzien banaketari dagokiona izango dela, eta zehazki eskumen inpropio deitutakoengan eragingo da.

Bestalde zinegotzien kopuruan eraginean ez dirudi eraginik izango duenik asko aipatu den gaia izanagatik ere, baina  mugatu egingo da berauen dedikazio esklusiboa.

Bestalde behin-behineko langileen kopurua ere mugatu egingo da. Dedikazio esklusiboa aukeratutako zinegotzien %20 inguruk baino ezingo dute izan.

Alkateen soldatak ere mugatu egingo dira, eta oinarri modura estatu idazkarien saria hartuko da, eta biztanle kopuruaren arabera murrizten joango da.

Azkenik, lege aldaketa honek ez du oraingo udalen mapan aldaketarik. Ez du udalen desegitea eta fusioa bultzatuko.

Testua eskuratu bezain pronto analisi sakonago bat egingo dugu

2013(e)ko otsailaren 7(a), osteguna

HERRITARREN PARTE HARTZEA: HARDWAREA ETA SOFTWAREA

Zer da garrantzitsuagoa herritarren parte hartzean, hori ahalbidetzen duen egitura bat edukitzea ala parte hartze giro egoki bat sortzea? Politikoek zer lehenesten dute? Zer lehenetsi beharko lukete? Parte hartzearen sustapenak nondik nora jo beharko luke? Galdera hauei erantzuten hasi nahian idatzi dugu honako working paper hau

HERRITARREN PARTE HARTZE: HARDWAREA ETA SOFTWAREA (Eus) HARDWARE AND SOFTWARE IN CITIZEN PARTICIPATION (Bas... by EKAI Center

PARTE HARTZEA BAINO GEHIAGO

EKAI Centerren working paper honetan parte hartzea aipatzen denean, zerbait gehiago esan nahi dela azaltzen da. Parte hartzearen inguruan, toki administrazioetan esperientziak ugaritzen ari diren neurrian, kontzeptuaren mugak argiago ikusten dira, eta honela argitze kontzeptual bat derrigorrezkoa da.

PARTE HARTZEA BAI ALA EZ? PARTE HARTZEA VS JABEKUNTZA (Eus) PARTICIPATION YES OR NO? PARTICIPATION AGAINST... by EKAI Center

2013(e)ko urtarrilaren 7(a), astelehena

Toki administrazioaren maniobra gaitasuna aldatzeko asmoa

Egun hauetan sarearen bidez banatzen ari da Toki Administrazioen arrazionalizaziorako eta iraunkortasunerako legerako aurreproiektua izango denaren zirriborroa. Post honetan sartu dugun testuak aldaketa handiak ekarriko ditu toki administrazioaren antolaketari eta jarduteko gaitasunari. Azkar eta labur esanda honako ezaugarri nagusi hauek ageri ditu:

  1. Ekonomia irizpide oso zorrotzetan oinarrituta, udalen maniobra gaitasuna murrizten da hainbat eskumen gauzatzea eragotziz 
  2. Maniobra gaitasun hau eragozten da baita ere kasu oso zehatzetan izan ezik entitate instrumentalak sortzea eta mantentzea ezinduz 
  3. Eskumena goragoko administrazioetan pilatzeko joera adierazten da, printzipioz (foru)aldundietan. 
  4. Gobernuak aurrekontuak eta kontuak kontrolatzeko gaitasuna ikaragarri hazten d
 Hona testua, balorazio zabalagoa proposamena zehazten denerako utziko dugu ANTEPROYECTO DE LEY PARA LA RACIONALIZACION Y SOSTENIBILIDAD DE LA ADMINISTRACION LOCAL