TOKI ADMINISTRAZIOEN ERREFORMA ULERGAITZA (Eus) THE SO DIFFICULT TO UNDERSTAND REFORM OF THE LOCAL GOVERNME... by EKAI Center
Botere publikoek diseinatzen eta inplementatzen dituzten politiken edukiek eta prozesuek baldintzatzen dute ingurua. Berebiziko egunerokotasuna du gainera gaiak egungo testuinguru bihurrian. Zer egin dezakete herritarrek? Noraino ulertzen ditugu politikok? Blog honek politiken ulermen eta neurri apalagoan, berauen definizioan lagundu nahi du herritarrengandik gertuenekoa den esparruan: esparru lokalean
udal kontuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
udal kontuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2013(e)ko otsailaren 22(a), ostirala
Udal administrazioen erreformarako legeaz
Pasa den ostiralean aipatu genuen egun horrexetan Madrilgo Gobernuak iragarri berri zuen udal administrazioen erreformarako lege aurreproiektua. Aztertzeko aukera izan dugu, eta ondorengo working paper-ean jasotzen dira ondorioetako batzuk.
Etiketak:
aldundiak,
eskumenak,
mankomunitateak,
sozietate publikoak,
udal administrazioa,
udal administrazioen legea,
udal eskumenak,
udal kontuak
2013(e)ko urtarrilaren 7(a), astelehena
Toki administrazioaren maniobra gaitasuna aldatzeko asmoa
Egun hauetan sarearen bidez banatzen ari da Toki Administrazioen arrazionalizaziorako eta iraunkortasunerako legerako aurreproiektua izango denaren zirriborroa. Post honetan sartu dugun testuak aldaketa handiak ekarriko ditu toki administrazioaren antolaketari eta jarduteko gaitasunari.
Azkar eta labur esanda honako ezaugarri nagusi hauek ageri ditu:
- Ekonomia irizpide oso zorrotzetan oinarrituta, udalen maniobra gaitasuna murrizten da hainbat eskumen gauzatzea eragotziz
- Maniobra gaitasun hau eragozten da baita ere kasu oso zehatzetan izan ezik entitate instrumentalak sortzea eta mantentzea ezinduz
- Eskumena goragoko administrazioetan pilatzeko joera adierazten da, printzipioz (foru)aldundietan.
- Gobernuak aurrekontuak eta kontuak kontrolatzeko gaitasuna ikaragarri hazten d
Etiketak:
aurrekontuak,
eraginkortasuna,
eskumenak,
udal eskumenak,
udal kontuak
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)