Espainiako Ministroen Batordearen gaurko bileran onartu egin dute udal administrazioen legearen aldaketarako txostena. Hainbat zirriborro egin eta gero, azken informe hau izango da lege proposamenaren oinarri, baina testua bera ez da banatu oraingoz.
Neurri deigarriena badirudi konpetentzien banaketari dagokiona izango dela, eta zehazki eskumen inpropio deitutakoengan eragingo da.
Bestalde zinegotzien kopuruan eraginean ez dirudi eraginik izango duenik asko aipatu den gaia izanagatik ere, baina mugatu egingo da berauen dedikazio esklusiboa.
Bestalde behin-behineko langileen kopurua ere mugatu egingo da. Dedikazio esklusiboa aukeratutako zinegotzien %20 inguruk baino ezingo dute izan.
Alkateen soldatak ere mugatu egingo dira, eta oinarri modura estatu idazkarien saria hartuko da, eta biztanle kopuruaren arabera murrizten joango da.
Azkenik, lege aldaketa honek ez du oraingo udalen mapan aldaketarik. Ez du udalen desegitea eta fusioa bultzatuko.
Testua eskuratu bezain pronto analisi sakonago bat egingo dugu
Botere publikoek diseinatzen eta inplementatzen dituzten politiken edukiek eta prozesuek baldintzatzen dute ingurua. Berebiziko egunerokotasuna du gainera gaiak egungo testuinguru bihurrian. Zer egin dezakete herritarrek? Noraino ulertzen ditugu politikok? Blog honek politiken ulermen eta neurri apalagoan, berauen definizioan lagundu nahi du herritarrengandik gertuenekoa den esparruan: esparru lokalean
2013(e)ko otsailaren 15(a), ostirala
Udal administrazioen legea aldaketa bidean
Etiketak:
alkateak,
legea,
toki administrazioa,
udal administrazioen legea,
udalak,
zinegotziak
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina