2012(e)ko ekainaren 19(a), asteartea

Zerbitzu publikoen pribatizazioa: pribatizazioaren aurrean zer?


Azken lau postetan landu dugun gaiarekin jarraituko dugu gaurkoan. Oraingoan agenteak, iritzi publikoa, kooperatibizazio ekimena eta kooperatiben taldekatzea aztertuko ditugu.

Kooperatibizazio politiken agenteak

Agente ezberdinen bidez jokatu daiteke,
  1. Estrategia Agenteak: Zerbitzuen kooperatibizazioa helburu dutenak
  2. "Diana" Agenteak: Kooperatibizazio politikak eraginkor egiten dutenak
  3. Bigarren mailako Agenteak: Sindikatuak edota expertoak hala nola
  4. Iritzi publikoa: Iritzi publikora iristeko dauden bide ezberdinak, interneta, komunikazio bideak, unibertsitateak etabarren medio.
  5. Organizazio Sozialak: Administrazio publiko eta hiritarren arteko mediadoreak izango dira. Hainbat metodoren bidez hiritarrengana iritsi ahal dira, hauen sensibilitatera eta baita mobilizaziora, horretarako komunikatuak eta sinaduren batzea daude beste batzuren artean.

Iritzi publikoarekiko eragina

Zerbitzu lokalen kooperatibizazio kasuan mezu argi bat komunikatuko da:

"Zerbitzu lokalen mutualizazioa politika onena da efizentzia eta zerbitzuaren kalitatea bateratzeko"

Zerbitzu publikoaren kalitate ona bermatzea, garrantzizko ardura bat da gaur egun. Hiritarraren espektatibak bete behar dira, honek zerbitzu hobeagoa, administrazio gardena eta zerbitzu kostu baxuagoak eskuratuko ditu besteak beste.

Erabiltzaileen Auto-Antolaketa

Zerbitzu prestazioetan baldintza hobeagoak lortzeko asmoarekin.
Batzuetan, antolaketa sozialak oso modu zuzenean eragin dezakete zerbitzuaren hobekuntzan, gestio publikoan eta erabiltzaileen parte hartzean.
Antolaketa sozialak eragin handia daukate botere publikoen erabaki hartzeetan, hortaz mutualizazio edo kooperatibismoaren bultzatzean indarra izango du.


Zerbitzu Lokalen Hornitzaile Kooperatiben Antolaketa

Aurretik aipatutako abantailez gain, badaude zenbait desabantail arlo batzuetan. Hala nola ahalmen finantzarioan, orokorrean edota hezkuntzan.
Hortaz, kooperatiba politikek arretaz begiratuko dute egiturazko déficit hauek.

Honen aurrean konponbide egokiena, Italian sortutako modelo bat omen da, hiru bide egongo dira:
  • Kooperatiba txikien federazioa elkarteekiko
  • Kooperatiba sozialen taldeak
  • Zerbitzu publikoen prestazioak
Modelo honen bidez, ez dira erabiltzaileengan ezta hauen inguru lokaletik urrunduko eta aldi berean dimentsioaren abantailak hartuko dituzte, hots, finantzaketa, kalitatea eta formazioaren hobekuntza hain zuzen.

Kooperatiben Taldeak

  • Zerbitzu kooperatiben elkarteak
  • Antolaketa kooperatiboak edo ekonomia sozialekoak
  • Entitate publikoak









2012(e)ko ekainaren 4(a), astelehena

Zerbitzu publikoak: pribatizazioaren aurrean zer? (IV)

Aurreko postean aipatzeko geratu zitzaigun hainbat zerbitzu publikoren kooperatibizazioaren gaineko aipamena. Honako hauek aztertuko ditugu oraingoan: kultura, enplegua, ur hornidura, kirola, ingurumena eta energia.Enplegua: Oro har zerbitzu honen gestioa eta bitartekoak arlo publikoan geratu ohi dira. Dena dela, berauentzako aholkularitza lana, proiektuen gestioa eta abar mutualiza daitezke, batez ere langile kooperatiben bidez, erabiltzaile kooperatibez baino hobeto
  • Segurtasuna: Segurtasuna asko kanporatu bada ere, mutualizazioa auzoen segurtasunari lotu izan zaio batez ere. Normalean auzo elkarteek  edo segurtasuna bera baino helburu zabalagoak dituzten elkarteek hartu izan dute zeregin hau beren gain modu mutualizatuan.
  • Ur hornidura: Diru inbertsio handiak, azpiegitura handiak eta amortizazio epe luzeak izaten dituzten zerbitzua dira. Berez ur banaketaz arduratzen diren konpainiek barne pizgarri gutxi izaten dute, eta kanpokoak ere ez dira oso ugariak izaten. Europa mendebaldean diru eta azpiegitura publikoen mugimendu handia eduki ohi dute, eta korporazio handien esku egoten da zerbitzu hauek ematea. Esperientzia kooperatibistarik apenas dago. Baina azpiegitura gutxi edo nahikoa ez den inbertsioa dagoen lekuetan koopertibizaziorako baldintza objektiboak egon badaude, Europa ekialdean esate baterako.
  • Kultura: Normalean gestio publikoaren bidez aurrera eraman den zerbitzu bat izan da, gero eta pisu handiagoa hartu duena gainera. Zerbitzu hartzaileen interesa handia izan den lekuetan erabiltzaileen esperientzia kooperatiboak sortu izan dira, baita zerbitzuaren beraren gestioari dagokionean ere. Langileen kooperatibak ere sortu izan dira know-howak garrantzia duen lekuetan.
  • Kirola: Zerbitzu honetarako bitarteko publikoak oso gora-beheratsuak izaten dira, eta horrek eragotzi egiten ditu koopertibizatze prozesuak. Administrazioen borondate falta honen ondorioz, borondatez egiten den lanak garrantzia handia du, eta zerbitzu ematea honela gauzatzen da kooperatiben bidez bainoago. Bitarteko publikoak egonkortzen diren neurrian esperientzia kooperatiboak zabalduko dira.

  • Ingurumena: Arlo honetan bi behar nagusi ari dira sortzen udalen mailan:
    • Ingurumen ezagutza handitzea azterketak, tresnak, uharka ekologikoa eta abar zabalduz jendartean.
    • Gero eta handiagoa den hondakinen gestioa.Honela, arlo honetan zabor bilketa eta zabortegien gestioa dira kooperatibizazio ikuspegitik interesgarriak. Baina ez da erraza kooperatibizatzen, momentuz erabiltzaileak ez baitaude interesatuta gestio horretan.

  • Energia: Gero eta sentsibilitate handiagoa egoteak gai honetan gizartean, udalak inplikatzea ekarri du. Baina ez da udalek modu nabarian gestiona dezaketen zerbitzu bat, eta bere jarduna energia aurrezte politikak martxan jartzera bideratu ahal izan da bakarrik. Salbuespen modura gainbeheran dauden lekuetan, urrundutako lekuetan, energia azpiegiturak sortzeko kooperatibizazio esperientzia sortu izan dira.