Udal administrazioaren kasuan, herritarren eskariak zuzenean jasotzen dituenez, joera nabaria izan da legez dagozkion eskumenak gainditu, eta beste administrazio batzuei zegozkien zerbitzuak ere emateko.
Kontutan izan behar da udalen diru-sarrera iturri nagusienetakoa eraikuntza izan dela, eta 'adreiluaren ekonomiaren' loraldian diru kopuru garrantzitsuak eman dizkiela udalei.
Baina etxegintzaren boom-a bukatu da, eta horrek kinka larrian jarri ditu udalen (eta beste administrazioen) hainbat eta hainbat zerbitzu, legez ematea dagozkionak tarteko.
Bi hausnarketa nagusi uzten ditu honek:
- Udalen diru-sarreretan eraikuntzarekiko menpekotasuna gainditzeko araubidezko eta bestelako neurriak hartzea ezinbestekoa da
- Zerbitzu publikoen titularitateari buruzko hausnarketa bat ezinbestekoa da, eta hausnarketa honen orientazioan publikotasunaren ikuspegi zabalago bat edukitzea komeni da, zerbitzu emaileak eta hartzaileak integratuaz gestioan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina