udal-sarrerak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
udal-sarrerak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2012(e)ko azaroaren 30(a), ostirala

Bikoiztasunak EAEko administrazioan eta Udal Legea

2012ko autonomi hauteskundeak aurreratzeak legebiltzarraren bi egitasmo utzi ditu etenda: 1) Udal Legearen tramitazioa 2) Administrazioen bikoiztasunak eta eraginkortasun ezak Gai horri heldu, eta Udal Legearen tramitazioari berrekiteko beharra azpimarratzen dugu, eta horretarako irizpide jakin batzuk aintzat hartu beharra baita ere. Bestalde bikoiztasunak erlatibizatzeko beharra azpimarratzen dugu ondoko working paperrean, eta eztabaida honen une honetara arteko jitea zalantzazkotzat hartzen UDAL LEGEAZ ETA BIKOIZTASUNEZ

2012(e)ko apirilaren 20(a), ostirala

Zerbitzu publikoen titularitatea (II)

Aurreko batean esan bezala (Zerbitzu publikoen titularitatea (I)), zerbitzu publikoa ez da soilik administrazio publikoek ematen dutena, baina administrazio publikoek bermatzen dutenak interes orokorrarekiko lotura estuagoa du, eta hori dela-eta botere publikoek bermatu egiten dute herritar guztiengana iritsiko dela prestazioa berak emanaz, zuzenean ala zeharka. 
Udal administrazioaren kasuan, herritarren eskariak zuzenean jasotzen dituenez, joera nabaria izan da legez dagozkion eskumenak gainditu, eta beste administrazio batzuei zegozkien zerbitzuak ere emateko.
Kontutan izan behar da udalen diru-sarrera iturri nagusienetakoa eraikuntza izan dela, eta 'adreiluaren ekonomiaren' loraldian diru kopuru garrantzitsuak eman dizkiela udalei.

Baina etxegintzaren boom-a bukatu da, eta horrek kinka larrian jarri ditu udalen (eta beste administrazioen) hainbat eta hainbat zerbitzu, legez ematea dagozkionak tarteko.
Bi hausnarketa nagusi uzten ditu honek:

  1. Udalen diru-sarreretan eraikuntzarekiko menpekotasuna gainditzeko araubidezko eta bestelako neurriak hartzea ezinbestekoa da
  2. Zerbitzu publikoen titularitateari buruzko hausnarketa bat ezinbestekoa da, eta hausnarketa honen orientazioan publikotasunaren ikuspegi zabalago bat edukitzea komeni da, zerbitzu emaileak eta hartzaileak integratuaz gestioan.