2013(e)ko otsailaren 15(a), ostirala

Udal administrazioen legea aldaketa bidean

Espainiako Ministroen Batordearen gaurko bileran onartu egin dute udal administrazioen legearen aldaketarako txostena. Hainbat zirriborro egin eta gero, azken informe hau izango da lege proposamenaren oinarri, baina testua bera ez da banatu oraingoz.

Neurri deigarriena badirudi konpetentzien banaketari dagokiona izango dela, eta zehazki eskumen inpropio deitutakoengan eragingo da.

Bestalde zinegotzien kopuruan eraginean ez dirudi eraginik izango duenik asko aipatu den gaia izanagatik ere, baina  mugatu egingo da berauen dedikazio esklusiboa.

Bestalde behin-behineko langileen kopurua ere mugatu egingo da. Dedikazio esklusiboa aukeratutako zinegotzien %20 inguruk baino ezingo dute izan.

Alkateen soldatak ere mugatu egingo dira, eta oinarri modura estatu idazkarien saria hartuko da, eta biztanle kopuruaren arabera murrizten joango da.

Azkenik, lege aldaketa honek ez du oraingo udalen mapan aldaketarik. Ez du udalen desegitea eta fusioa bultzatuko.

Testua eskuratu bezain pronto analisi sakonago bat egingo dugu

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina