2012(e)ko martxoaren 2(a), ostirala

Gizarte zerbitzuak, ekonomia soziala eta enplegua

Joan den otsailaren 28an Noticias de Gipuzkoaren iritzi orrietan María Jesús Egidok, Gipuzkoako Batzar Nagusietako PSEko kideak artikulua argitaratu zuen gizarte zerbitzuetan ekonomia sozialak duen pisua eta enplegu duina sortzeko duen gaitasuna azalduz. Artikulu honetan aipatutakoak EKAIk egindako lan batean dute oinarria, eta blog honetan aurrerago izango dugu xehetzeko aukera.
Artikulua irakurtzeko esteka duzue hemen: http://ttiki.com/35446

Zerbitzu publikoen titularitatea (I)

Zeintzuk dira zerbitzu publikoak? Erantzun normalena interes orokorrari erantzuten diona izan da denbora luzez. Orain erantzun hori krisian dagoen arren, oinarri kontzeptual bat ematen dio behintzat zerbitzu hauen kudeaketaren konfigurazio instituzionalari.
Era batera ala bestera, jarduera ekonomiko ia guztiak ineteres orokorrekoak izan daitezke, baina zerbitzu publikoen kontzeptualizazioak askoz harantzago joan behar du. Balorazio ikuspegi batetik Estatuak, eta ondorioz, udalek sistematikoki mantendu eta sostengatzen dituzten zerbitzuak izango dira, batez ere interes orokorrean duten eragin handia dela kausa.
Honela ba lehen ondorio bat ikus dezakegu, zerbitzu publikoen eta gainerkao aktibitateen arteko muga ez da lehenak interes orokorrari erantzuten diotela eta bigarrenek berriz ez. Arrazoia gehiago da lehenek interes orokorrari gehiago erantzuten diotela gainerako aktibitateek baino.
Modu honetan, udalek zerbitzuk beren gain hartuta, zerbitzu hori behar duten herritarrei bermatu egiten zaie behar ahal jasoko dutela zerbitzua.