2012(e)ko apirilaren 20(a), ostirala

Zerbitzu publikoen titularitatea (II)

Aurreko batean esan bezala (Zerbitzu publikoen titularitatea (I)), zerbitzu publikoa ez da soilik administrazio publikoek ematen dutena, baina administrazio publikoek bermatzen dutenak interes orokorrarekiko lotura estuagoa du, eta hori dela-eta botere publikoek bermatu egiten dute herritar guztiengana iritsiko dela prestazioa berak emanaz, zuzenean ala zeharka. 
Udal administrazioaren kasuan, herritarren eskariak zuzenean jasotzen dituenez, joera nabaria izan da legez dagozkion eskumenak gainditu, eta beste administrazio batzuei zegozkien zerbitzuak ere emateko.
Kontutan izan behar da udalen diru-sarrera iturri nagusienetakoa eraikuntza izan dela, eta 'adreiluaren ekonomiaren' loraldian diru kopuru garrantzitsuak eman dizkiela udalei.

Baina etxegintzaren boom-a bukatu da, eta horrek kinka larrian jarri ditu udalen (eta beste administrazioen) hainbat eta hainbat zerbitzu, legez ematea dagozkionak tarteko.
Bi hausnarketa nagusi uzten ditu honek:

  1. Udalen diru-sarreretan eraikuntzarekiko menpekotasuna gainditzeko araubidezko eta bestelako neurriak hartzea ezinbestekoa da
  2. Zerbitzu publikoen titularitateari buruzko hausnarketa bat ezinbestekoa da, eta hausnarketa honen orientazioan publikotasunaren ikuspegi zabalago bat edukitzea komeni da, zerbitzu emaileak eta hartzaileak integratuaz gestioan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina