Busturialdea S.A.-k Gernika-Lumoko Ibarrean ere jardun dezan eskatu zuten herri horretako udal arduradunek, eta proposamen hori elkarte anonimoaren Administrazio Kontseiluaren esku utzi dute. Akziodunen batzarrari egin zion proposamena Gernika-Lumoko Udalak, baina azaroaren 28ko batzarrean zehaztu zuten erabaki hori hartzea Administrazio Kontseiluari dagokiola. Dena den, akziodunek diotenez, bideragarritasun txostena aurkezteko eskatu zioten Gernika-Lumoko Udalari, eta oraindik ezer ez dutela aurkeztu kritikatu dute.
Busturialdea S.A.-ren barruan dauden SPRILUR, S.A.-k eta Azpiegiturak S.A.-k, hala ere, Muxikako poligonoaren aldeko apustua berretsi zuten azaroane gindako batzarrean. Gernika-Lumoko Ibarrean jarduteko aukera aztertu arren, Muxikako industrialdean dagoeneko 11 milioi euro inbertitu dituztela gogorarazi zuten akziodunek. Hori dela eta, kezka agertu dute, Muxikako proiektuan atzerapenak eman direlako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina