Era batera ala bestera, jarduera ekonomiko ia guztiak ineteres orokorrekoak izan daitezke, baina zerbitzu publikoen kontzeptualizazioak askoz harantzago joan behar du. Balorazio ikuspegi batetik Estatuak, eta ondorioz, udalek sistematikoki mantendu eta sostengatzen dituzten zerbitzuak izango dira, batez ere interes orokorrean duten eragin handia dela kausa.
Honela ba lehen ondorio bat ikus dezakegu, zerbitzu publikoen eta gainerkao aktibitateen arteko muga ez da lehenak interes orokorrari erantzuten diotela eta bigarrenek berriz ez. Arrazoia gehiago da lehenek interes orokorrari gehiago erantzuten diotela gainerako aktibitateek baino.
Modu honetan, udalek zerbitzuk beren gain hartuta, zerbitzu hori behar duten herritarrei bermatu egiten zaie behar ahal jasoko dutela zerbitzua.
Eta zelan bermatu hori zerbitzuoi? Inpresiñoia daukot publiko/pribatu dikotomia horrek ez dabela dana esplikatzen ez aukera danak agortzen be.
ErantzunEzabatu